2012/02/07

SPUTNIK AIREAN

Ongi etorri, izarretako lagunok
Urikoindixuaren bidaia koadernora.

Nahiago nuke basoan seguru zapaldu,
oihan zibernetikoan hegal egitea baino,

Baina, tira,
gora begira nekerik ez;
ezta ere beldurrik.

Labana soil bat eskuan,
hamaika aplikazio bete daitezke,
motxila etxean utzita.

Ea digito-zeruetan nolako motxila
bete behar dugun traste zaharrez.
Debalde direnez edo, zorroa bete lasto
eta gainera hegal egin beharra.

En fin. Ondo bizi urraskide

No hay comentarios:

Publicar un comentario