2012/03/19

INDIXUAK ETA KAUBOIAK

Zinemagintzaren historian zehar iparramerikar indioen irudia zelakoa izan den
azaltzen du dokumental honek. Gaur, indiarrek berek egiten dute zinema,
eta horri esker, irudi propia berreraikitzea daukate,
kultura arrotzak dakarren filtroa saihestuz. Zuekin "Reel Injun".


2012/02/07

SPUTNIK AIREAN

Ongi etorri, izarretako lagunok
Urikoindixuaren bidaia koadernora.

Nahiago nuke basoan seguru zapaldu,
oihan zibernetikoan hegal egitea baino,

Baina, tira,
gora begira nekerik ez;
ezta ere beldurrik.

Labana soil bat eskuan,
hamaika aplikazio bete daitezke,
motxila etxean utzita.

Ea digito-zeruetan nolako motxila
bete behar dugun traste zaharrez.
Debalde direnez edo, zorroa bete lasto
eta gainera hegal egin beharra.

En fin. Ondo bizi urraskide